Tailerrean hezkuntzari buruzko esperientzien eta bizipenen aniztasuna partekatuko dute eta parte-hartzaileek norberaren bizipenak adierazteko tartea ere izanen dute. Ikus-entzunezko materialak erabiliz, eskolarako bideak imajinatu eta esperimentatuko dituzte eta hausnarketak hitzez eta modu artistikoan adieraziko dituzte.