Amaiurko XXVI. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan

Fernando Anbustegi 2021ko abu. 19a, 15:00
Amaiurko 26. pilota txapelketako finalistak. Argazkia: Fernando Anbustegi

Amaiurko bestarik ospatu ez izanagatik, herriko 26. pilota txapelketa bai jokatu da eta finalak pasa den asteburuan jokatu zituzten.

Ume mailan, Mattin Rekaldek eta Julen Agestak 18-12 irabazi zieten Urko Azkarragari eta Egoi Otxandorenari. Kimu mailan, berriz, Etxahun Goienetxek (konfinatuta zegoen Etxahun Ospitalen ordez aritu zen) eta Gaizka Zubietak 18-15 hartu zituzten mendean Oier Elorgari eta Oihan Irigoieni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun