Lehenengoa, abuztuaren 18an izanen da, 5 eta 8 urteko haurrentzako tailerra da, ‘Eskuak zabalik, hau eskubide bat da!’ izenburukoa. Bi zati izanen ditu tailer honek, batetik ahozko narrazioa bat eta ondotik jarduera praktiko, sortzaile eta artistikoa.
Bigarren tailerra, abuztuaren 25ean izanen da, 8 eta 12 urte arteko haurrentzat eta ‘Eskolara bideak’ izena du. Tailer honetan munduan hezkuntza ereduei buruz partekatzen da familian. Eskolarako joateko bide motak irudikatu eta esperimentatzera gonbidatuko dituzte hurbiltzen direnak.
Irailaren 1ean, 12 eta 16 urteko gaztetxoen txanda izanen da. ‘Scape-room’ bazterketa soziala’ izeneko tailerrean inklusio betaurrekoak aurkitzea izanen da helburua. Bederatzi jolas desberdinen bitartez, bederatzi errealitate desberdin eta gizarte-bazterketaren bederatzi arlo ezagutuko dituzte. Joko eta asmakizunekin mundua ikuspegi inklusiboagoa batetik ikusteko.
Nafarroako Liburutegi Publikoen elkarteak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean antolatutako ekimena da. Izena emateko Baztango liburutegi publikora bertara joan behar da, 948 581204 telefono zenbakira deitu edo biblioteca.baztan@navarra.es helbidera idatzi.