Artisau azoka izanen da Amaiurren abuztuaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 13a, 15:00
Amaiurren izanen da Bidasoko artisauen azoka igandean.

Bidasoa Eskualdeko Artisauen Elkarteak antolatuta, abuztuaren 15ean artisau azoka eginen dute Amaiurren. Goizeko hamarretetatik bietara egurra, makramea, bitxiak, xaboia, ukenduak, gozokiak eta eskuz egindako bertze hainbat gauza erosteko aukera izanen dute bertaratzen direnek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun