Bueltan da Amaiurko artzain zakur txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 12a, 12:00

45. edizioa izanen du aurtengo Amaiurko artzain-txakur txapelketak.

Abuztuaren 15ean eginen dute Amaiurko artzain zakur txapelketa. Euskal Herriko artzain zakur onenak bildu ohi duten lehiak 45. edizioa izanen du aurtengoa.

17:00etatik aitzinera hiru froga pasa beharko dituzte artzainek eta txakurrek. Ardirik gabe egiten dena, txakurrek banderatxoz osaturiko zirkuitu bati itzulia eman beharko diote. Bigarrena ardiak hartu eta artzainaren ondora hurbildu beharko dute tarteko ataka bat pasatuz. Azkenik ardiak hesi baten barnean sartu eta atera beharko dituzte.

Hamar parte hartzaile izanen dira aurtengoan

Michele Axeritogarai eta Izar (Iholdi), Juan Mihura eta Luk (Heleta), Julen Arburua eta Ipar (Lekaroz), Gilles Etxegoien eta Guaia (Hazparne), Antonio Alustiza eta Aske (Areso), Inaxio Irakulis eta Beltz (Amorebieta-Etxano), Javier Zubiaurre eta Mendi (Mutriku), Aitor Urien eta Nahi (Abadiño), Marcel Hualde eta Laia (Aldude) eta Javier Gaztañaga eta Artzai (Antzuola).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun