Arizkuneneko gelak eskatzeko epea zabalik dago

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 11a, 13:00

Arizkuneneko gelak erabiltzeko eskaerak abuztuaren 23a baino lehen egin beharko dira.

Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko gelak erabili ahal izateko eskariak aurkezteko epea zabalik dagoela jakinarazi dute bertako arduradunek. Abuztuaren 23ra arteko epea dute 2021eko urritik 2022ko ekainera arte Arizkuneneko gelaren bat modu iraunkorrean erabili nahi dutenek.

Eskabideak Baztango Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dira edo erregistro elektronikoaren bidez egin daitezke gestioak. Informazioa gehiago nahi izatera kultura@baztan.eus helbidera idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun