Giltxaurdi karrikako espaloia zabaltzeko lanak egiten ari dira Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 10a, 14:00

Argazkia: Ondikol

Nafarroako Gobernuaren ekonomia sustatzeko inbertsioetarako kapitala transferitzeko ezohiko funtsak finantzatuta, Baztango Udalaren Osoko Bilkurak maiatzeko saioan 173.441,68 euroko inbertsio programa onartu zuen. Onartutako aurrekontu aldaketekin hainbat inbertsio egingo dira Elizondon, Iruritan eta Azpilikuetan.

Elizondoko Giltxaurdi zubiaren alda bateko espaloiaren zabalera handitzea izanen da bat. Lan horietan ari da Javier Alzugaray S.L. enpresa egun hauetan. 1,20 metroko zabalerako espaloia egiten ari dira 147 metroko luzeran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun