Euskal Herriko Txistulari Elkartearen ikuskizuna Amaiurren izanen da abuztuaren 13an

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 9a, 09:00

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak prestatutako Nafarroaren diziplina anitzeko 1521-2021 ikuskizuna Amaiurrera ailegatuko da abuztuaren 13an, 21:00etan izanen da emanaldia.

Sarrerak Amaiurko Museoan eskuratu daitezke 10 euroren truke. Erreserbak ere egin daitezke info@amaiur.eus helbidera idatzita edo 659 099 309 telefonora deituta. Ordainketak Bizum bidez egiten ahal dira. Ikuskizun honen sarrerarekin %10eko deskontua izanen dute Amaiurko Museoan.

Emanaldia segurtasun neurri guztiekin eginen da, aire librean izanen da, aulkian jarrita eta maskararekin egon beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun