Elizondoko Kasino eta Hiru ostatuetan eman daiteke izena, baita Doneztebeko Casa Ostiz liburudendan ere. Egun berean ere egin daiteke izen ematea, txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago. Horretarako beharrezkoa izanen da nortasun agiria aurkeztea.
Txapelketa mistoan bi kategoria izanen dira. 2011, 2012 eta 2013an jaiotakoak batetik eta 2009 eta 2010ean jaiotakoan bertzetik. Nesken txapelketan 2009, 2010 eta 2011an jaiotakoek hartu dezakete parte.