Arraioz Sagardia eta Irurita Migueleneren arteko laxoa txapelketako finala jokatuko da bihar Arraiozen

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 6a, 08:00

Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketa bihar bukatuko da Arraioz Sagardia eta Irurita Migueleneren arteko finalarekin. Arratsaldeko 17:30ean bi taldeak aurrez aurre izanen dira Arraiozko plazan.

Arraioz Sagardia taldea Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Miguel Maritorena eta Jon Gamiok osatzen dute. Irurita Miguelene berriz, Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Primek.

Larunbat goizean, 10:30ean, hirugarren posturako lehia izanen dute Doneztebe Apezteguiak eta Oizek. Doneztebe Apeztegia taldearen ordezkariak Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste, Joseba Juanena eta Ibai Santesteban dira. Oizko jokalariak Aimar Saldias, Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iker Bereau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun