Marrazkiek, erretratuek, biluziek, paisaia urbanoek eta loreen bodegoiek osatzen dute Diana Iniestaren ‘Argia’ erakusketa. Guztiak olio-pinturan eginak eta gaiaren arabera serie desberdinetan banatu ditu: ‘Confined’, ‘At home: Erratzutik New Yorkera’, “Loreen azala’ eta ‘Argia’.
Konfinamenduari aurre egiten lagundu zioten sorkuntzak topatuko ditu erakusketara hurbiltzen denak eta argiarekiko duen ezin egona inoiz baino biziago sentitzen duela.