NA-8303 errepidean, Martin Urrutia etorbidean egonen da kokaturik. Gaur egun bi aparkaleku gisa erabiltzen diren bi zelaigune daude. Gidarien berezko elkargunean da eta batzuetan ez dago erabiltzaileentzat behar beste leku garraio publikoa geratzeko, ez eta tartean diren ibilgailuen maniobrak segurtasunez egiteko ere. Herritarren aspaldiko eskariari ere erantzuna eman nahi zaio modu honetan, mediku kontsultategitik gertuko aparkalekua eskatzen baitzuten.
Proiektua Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Zuzendaritza Nagusiak, Baztango udalarekin egindako lanean elkarlanean egin da. Oronoz-Mugairiko herrian aparkatzeko eremua egokitzeaz gain, eskualdean garraio publikoa erabiltzea erraztu eta aparkatzeko egokitutako lekuen eskaintza zabaltzeko.