Premiazko saneamendu-lanak eginen ditu Iruritan Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 30a, 19:00
Argazkia: www.valledebaztan.com

Uztailaren 19an, Iruritako etxe baten berritzeko lanak egiten ari zirelarik, ur zikinen azaleratzea ikusi ahal izan zuen Baztango udalak. Harri-lauzazko saneamendu sistema zaharra hondatzearen ondorioz. Horregatik premiazko lanak eginen ditu.

Ur zikinen agerraldiak, osasun publikoko arazoak sortu ditzakeelako eginen ditu premiazko lanak Baztango Udalak. 50.725,21 euroko kostua izanen dute.

Harrizko ubide zaharra saneamendu kolektore berriarekin ordezkatuko da. Lauzazko aglomeratuzko eta hormigoizko zolak ireki eta lehengoratuz. Erregistro gailuak ere paratuko dira eta ibilbidearen segidan diren bizitegietako hartuneak ere eginen dira.

Proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza Kreanek eginen du 3.755,21 euroan eta lanak Elizondo eraikuntzakek 46.967,80 euroko kostua izanen dutelarik. Nafarroako Gobernuak lanen premiazkotasuna onartu du eta lanen %80a hartuko du bere gain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun