Kultur 2021 egitarauaren barrenean herriz herri egiten ari diren emanaldien barrenean, uztailaren 31n, larunbatean 20:00etan Anne Etchegoyen abeslari ezagunak Emazte bere azken lana aurkeztuko du Elizondoko Braulio Iriarte pilotalekuan.
Larunbat horretan Amaiurko gaztelura eta museora bisita gidatuak ere eskainiko dituzte, 12:30ean euskaraz eta 17:00etan gaztelaniaz. Guttienez bi pertsonako taldea osatu beharko da eta pertsona bakoitzeko 6 euro ordaindu beharko da.