Zahar etxearen kudeaketa eredua “eztabaidagai” garrantzitsua izan da Baztanen. Joan den abenduko osoko bilkuran, udalbatzaren gehiengoak kudeaketa ereduen arteko azterketa egiteko erabakia hartu zuen. Modu honetan, atzo onartu zen memoria teknikoaren barnean dagoen azterketa ekonomikoa eta kudeaketa publikoa ekonomikoki eraginkorra dela.
Enpresa publikoaren sorrerarekin jarraitzeko, memoria teknikoa eta estatutuak jendearen aitzinean egon ondotik behin betiko onartzea izanen da. Enpresa eratu ahal izateko hasierako kapital sozialaren ekarpena egiteko 3.300 euroko udal-aurrekontuen moldaketa eginen dute.
Zahar etxearen berritzeari buruz, proiektua idazteko Lino Plaza arkitektura bulegoak eskuratu du 185.130 euroan, egin den lizitazio prozeduran eskaintza hoberena izan baita. Zahar etxeko igogailuen aldaketa egiteko ere esleipena eman du Baztango udalak, Schlinder enpresak eginen du 73.858,88 euroan.