Erraldoien erakustaldia asteburuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 23a, 15:00
Iriarte pilotalekuan dute hitzordua eta ikusleek aitzinetik sarrerak jaso beharko dituzte.

Elizondoko konpartsaren eskutik, asteburuan erraldoien erakustaldia izanen dute herriko Iriarte pilotalekuan. Uztailaren 24an, larunbatean, 11:15ean eta igandean, uztailaren 25eabm 10:15ean eta 11:15ean dituzte hitzorduak. Aitzineratu dutenez, sarrera mugatua izanen da eta musukoa derrigorrezkoa izanen da.

Bertara joan nahi dutenek txartelak herriko etxean jasotzen ahal izanen dituzte gaur, uztailaren 23an, 19:00etatik 20:30era. Pertsona bakoitzak lau txartel hartzeko aukera izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun