Txibite lehendakariak Baztan bisitatu du gazteendako antolatu diren aisialdi jardueren aitzakian

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 22a, 09:00

Gazteriaren Institutuak Baztanen uda honetan antolatutako aisialdi alternatiboko jardueretako bat bisitatu du Maria Txibite lehendakariak. Nafarroako Gazteriaren Institutuak gazteen aisialdi segururako 3.000 plaza baino gehiago eskaini ditu aurten.

Txibitek nabarmendu du modu iraunkorrean dibertitu eta aisialdiaz gozatzeko aukera dutela gazteek eskaintza honi esker eta une honetan bereziki garrantzitsua dela aisialdi eredu honekin konprometituta dauden gazteei aukerak ematea.
Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendaria ere Baztanen izan da eta egoera sozial eta sanitarioari egokitutako udako jarduerak eskaini nahi izan dituztela nabarmendu du. Gazteek udaz, Nafarroako ingurune naturalaz eta bestelako kirol praktikez gozatzeko aukera izan dezaten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun