Eskualdeko hiru txirrindulari Espainiako BTT txapeleketan ibili dira

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 20a, 14:00

Unax Eraso eta Ivan Villoria iruritarrak eta Eneit Bertiz sunbildarra, Espainiako BTT txapelketan izan ziren joan den asteburuan Nafarroako Selekzioarekin batera. Estatu mailako txirrindulari onenekin lehiatu ziren Madrileko Villa de Padro herrian. Eskualdeko hiru txirrindulariek «lasterketa ederra» egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun