Asteburuan egindako lasterketan David Lopez (05:24) eta Pilar Mancilla (06:14) txirrindulariek lortu zituzten denbora hoberenak ibilbide osoan. Hala ere, Artesiagako tartean, gogorrena izanda, parte-hartzaileen denborak hartu zituzten, eta Marijo Maiora izan zen emakume azkarrena. 15 kilometro eta 762 metroko desnibela daukan bidea 48:43ko denboran egin zuen iruritarrak. Harekin batera, Josep Arnau izan zen azkarren egin zuen gizona, 34:39ko denborarekin, eta zeramikazko sari bana eraman zituzten etxera. Zorionak!