«Baztandar aunitzi sartutako akordeoiarekiko maitasun eta grinarengatik eta erakutsitako kantuengatik» omendu zuten atzo Zigan Miguel Iparragirre Baztandarren Biltzarrako antolatzaileek. Urtero omentzen dute pertsona edo elkarteren bat eta aurten erretiroa hartu berri duen akordeoilariaren txanda izan da. «Momentu polita izan zen, bai Iparragirreri egindako aitortzarengatik, baita Baztandarren Biltzarraren grina detaile ttikiekin mantendu izanagatik ere».
Zigako herritarrek eskerrak eman dizkiote elkarteari «omenaldi xume horretan presente izateko aukera emateagatik eta urte zail hauetan esku eta buru guttikin besta hau mantentzeagatik». Zorionak Miguel Iparragirreri eta Baztandarren Biltzarreko elkarteari!