'Baztan iñarrosi' jardunaldi feminista eginen dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 19a, 08:00
Talde Feministako kide batzuk martxoaren 8an.

Uztailaren 23an Elizondon neska gazteei zuzendutako hainbat jarduera eginen dituzte Merkatuko plazan eta ostatuetan.

«Neska gazteok saretuz, zisheteropatriarkatua akatu» lemapean antolatuko dituzte ortziralean jarduerak. Goizean hasita, 11:00tan Kaleak sormen eta feminismoz bete tailer ez-mixtoa izanen dute eta 12:00etan triki poteoa Elizondoko ostatuetan barrena. Eguerdian bazkari ez-mixtoa eginen dute, paellada, Merkatuko plazan 14:00etan. Arratsaldean bertso saioa izanen da Intza ostatuan Alazne Untxalo eta Maddi Ane Txoperenaren eskutik, 17:00etan.

Bazkarian parte hartzeko, @baztaninarrosiz instagrameko kontura idatzita edo 608 52 08 92 telefono zenbakira idatziz eman daiteke izena. Bihar izanen da azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun