Igandean segurtasun neurriak errespetatzea eskatu dute Baztandarren Biltzarra elkarteak eta Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 16a, 12:00

Aurten ere ez da Baztandarren Biltzarrik ospatuko osasun-egoera dela eta. Hala ere, egun horretarako otorduak antolatzen ari direnez, Osasun Etxeko aholkuak oroitarazi dituzte antolatzaileek eta Udalak.

Eskualdean kutsaduren gorakada handia izan da azken egunetan besta-ospakizunekin lotuta eta Elizondoko Osasun Etxetik bidalitako aholkuak errespetatzeko eskatu du Baztango Udalak eta Baztandarren Biltzarra elkarteak:

  • Ekitaldi jendetsuetara ez joatea eta beharrezkoak ez diren ospakizunak saihestea
  • Maskara gizarte-elkarrekintzetan erabiltzea
  • Pertsona zaurgarriekin harremana saihestea
  • Covid sintomak zaintzea eta, hala badagokio, berehala autoisolatzea eta osasun zerbitzuekin harremanetan paratzea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun