Proiektuarekin aitzinera segitu du Baztango Udalak Paisaje Transversal aholkulari-taldearekin eta web orri bat sortu dute, planaren helburuari eta prozesuaren xehetasunari buruz gehiago jakin nahi dutenendako. Herritarren parte-hartzea azpimarratu nahi izan dute hasieratik proiektuan, eta orain inkesta bat plazaratu dute, baztandarren iritziak ezagutzeko.
Honez gain, bertze hainbat jarduera garatuko dituzte: aurkezpen publikoak, elkarrizketak eragileekin, galdetegi digitalak, mapaketa kolektiboak, parte-hartze tailerrak… herritarrek haien ekarpenak egin eta prozesuaren parte izan daitezen.