Heldu den larunbatean, uztailaren 24an, hasita, Elizondoko Herriak antolatutako kultur ekitaldiek girotuko dute Elizondo. Larunbatean, Pleuraren eta Skabidean taldeen kontzertuarekin hasiko dira emanaldiak, 17:30ean izanen da eta 19:15ean izanen dira hurrenez hurren.
Biharamunean, uztailaren 25ean, bertso saioa izanen dute 17:00etan eta Los Tenampas mariatxiek girotuko dute pilotalekua 19:30etik goiti. Astelehenean, uztailaren 26an, Tor magoaren kontzertua izanen da eguerdian eta ilunabarrean, 19:00etan, Trikidantzen musika izanen da.
Uztailaren 27an, 16:30ean, Ameliren ipuin-kontaketaren ondotik, Madame birrots eta Lau haizetara taldeek girotuko dituzte bazterrak. Ekitaldiak borobiltzeko, uztailaren 28an Elizondoko Banda Recreoren kontzertua izanen da 19:00etan.
Txartelak
Txartelak jasotzeko azken egunak uztailaren 16a eta 17a izanen dira eta doan emanen dituzte. Sarrerak ortziralean 18:30etik 20:00etara eta larunbatean 11:30etik 13:30era eskuratu ahal izanen dira herriko etxean. Pertsona bakoitzak gehienez lau txartel eskuratu ahal izanen ditu.