Lekarozko Campuseko eliza ekintzailetza digitalerako zentro bihurtuko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 13a, 18:00

Gaur goizean elkartu dira Campuseko elizaren erabilerari eta kudeaketari buruz aritzeko.

Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak, Mikel Irujok, ekintzailetza digitalerako gunea sortzeko inbertsioa aurkeztu du. 1,2 milioi euroko finantzaketa izanen du, Europar Batasuneko Next Generation funtsak finantzatua.

Kontseilariak adierazi duenez, «eskualdean ekintzailetza sustatzeko eta enpresa-mailako lankidetza irekirako gunea jarri nahi da, hasierako garapen-fasean aurkitzen diren enpresak instalatu ahal izateko, start-up berritzaileak sortzea errazten duten sinergiak sortu ahal izateko eta lankidetza-ingurunean lanpostuak eskaintzeko».

Funtzio anitzeko eta coworking-erako espazioa izanen da, ekintzaileei eta Campusean kokatutako enpresei laguntzeko, ezagutza-arlo ezberdinetan prestakuntza eta dibulgazio-jarduerak programatzeko. Murgiltze-egonaldiak eta tailerrak ere eskainiko dituzte, sormena eta sinergien sorrera sustatzeko.

Elizan eginen duten ekintzailetza digitalerako gunearen planoa

Espazioa manpara gardenekin banatuko dute, erdiko nabea erabat garbi utziz. Inguruko gelek hainbat funtzio izanen dituzte; bulegoak, biltegia, espazio akademikoa...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun