Joseba Otondo Baztango alkateak emanen dio ekitaldiari hasiera eta, bertzeak bertze, Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Kontseilaria bertan izanen da. Hala ere, parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da eta joan ezin dutenek streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izanen dute. Gerora ere, nahi den momentuan ikusteko aukera izanen da.
Eliza edozein ekitalditarako prestatua dago: 18 metro koadroko cowork bulegoak, prestakuntzarako guneak (40 m2), bilera gelak eta funtzio anitzeko guneak ditu eta 191 metro koadroko funtzio anitzeko gune zabal bat ere bai.