Artisau azoka izanen dute igandean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 12a, 12:00
Asteburu honetan Erratzun eta hurrengoan Elizondon izanen dira azokak.

Baztan-Bidasoko artisauek osatutako Argitsu artisau elkarteak antolatuta,  heldu den igandean, uztailaren 18an, artisauen azoka izanen dute Erratzun. 10:00etatik 14:00etara postuak paratuko dituzte eta bertaratzen direnek egurrarekin egindako lanak,  gozokiak, bitxiak, xaboi eta ukenduak, ogia... erosi ahal izanen dituzte.

Hurrengo igandean, uztailaren 25ean, Elizondon izanen dute hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun