Gaztetxoen laxoa txapelketako bigarren jardunaldia gaur jokatuko dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021eko uztailaren 8a

Gaztetxoen laxoa txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Iruritan.

Irurita B Doneztebe Bren kontra 17:00etan eta Irurita A Doneztebe Aren kontra ordubete beranduago

Baztan-Errekako gaztetxoen laxoa txapelketako bigarren jardunaldiko bi partidak uztailaren 8an, ortzegun arratsaldean jokatuko dute Iruritako plazan. Ortzegunean 17:00etan Irurita B (Izai Urrutia, Eneko Irazoki, Mikel Iñarrea eta Oihan Arraztoa) Doneztebe Bren kontra (Urtzi Mendiburu, Asier Agesta, Markel Pikabea, Beñat Iribarren eta Joel Maylin) ariko da eta 18:00etan Irurita A (Kaiet Iribarren, Julen Elizaintzin, Aitor Ripa, Oier Ibañez eta Aimar Dean) Doneztebe Aren kontra (Jon Larunbe, Javier Zabala, Iker Anzizar eta Ibai Elizondo). Doneztebe Ck atseden izanen du.

Gogoratu behar da lehen jardunaldian Doneztebe Ak 4-7 galdu zuela Doneztebe Cren kontra eta Doneztebe Bk 0-7 galdu zuela Irurita Aren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun