Omenaldi ederra egin diote Juan Miguel Gil zirujauari Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 5a, 09:00

Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean haur kardiologian Juan Miguel Gil Jaurenak egindako lan guztia aintzatetsi zuen Elizondoko herriak larunbat goizean.

Hasiera batean Arizkunenea Kultur etxean egin behar bazuten ere, ttiki geldituko zelakoan, Iriarte pilotalekura mugitu zuten omenaldia. Bertan, herriko jendeaz gain, Gilen pazienteak izandako haur eta gazteak ere bildu ziren.

Aitor Bazterrika alkateak eskerrak eman zizkion egindako lanarengatik, eta hainbat opari eman zizkioten. Gainera, aurreskua dantzatu zuten Elizondoko hiru dantzarik.

Akitzeko, Gilek bere esker ona eman zien familia, lagun, maisu eta bertze hainbertze jenderi eta bere lehenbiziko mediku lanak oroitarazi zituen Don Eusebio Urrutiarekin, Elizondoko medikua izan zena.

Argazkiak: Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun