Herri batzarra eginen dute uztailaren 9an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 2a, 16:00

Arizkunenean dute hitzordua 19:30ean.

Bertzeak bertze besta egunetako ekitaldi kulturalez solas eginen dute.

Heldu den ortziralean, uztailaren 9an, herri batzarra izanen dute Arizkunenea kultur etxean. 19:30ean dute hitzordua. Aitzineko batzarreko akta irakurri eta onartu ondotik, auzolanez, landaketez eta besta egunetako ekitaldi kulturalez ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun