Zuaztoin ez dago hobi septikorik, eta baserrietako isurketak errekara eta belardietara doaz. Baztango Udala estolderiaren sarea berritzen ari da, eta asmoa instalazioari konektatzea da. Instalazio ttikia izanen da, isurketa organikoak baitira, industruia-hondakinik gabe. Araztegia Zurruzteko errekaren eskuineko bazterrean eraikitzea erabaki dute eta isuritako ur garbia Baztan ibaiaren adarra den Araneko errekara joanen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!