Juan Miguel Gil zirujaua omenduko dute uztailaren 3an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 30a, 09:00

Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean haur kardiologian ari da Juan Miguel Gil elizondoarra.

Elizondoko Herriak antolatuta, heldu den larunbatean, uztailaren 3an, Juan Miguel Gil Jaurena bihotzeko zirujaua omenduko dute Elizondoko Iriarte frontoian. 

12:30ean hasiko da elizondoarraren lanari merezitako aitortza egiteko hitzordua baina jende pilaketak saihesteko ateak 12:00etan irekiko dituzte. Musukoa derrigorrezkoa izanen da eta baimendutakoaren arabera mugatuko dute kultur etxeko edukiera.

Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean haur kardiologian egiten du lan Gilek eta berriki bihotz-gelditze bat izan duen haur baten transplantea egin zuen bere lantaldearekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun