Aio erran diote Asier Lizartzari Baztanen 20 urtez jokatu ondotik

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 28a, 16:30

13 urterekin hasi zen Asier Lizartza arizkundarra Baztan Kirol Elkartean futbolean. Geroztik, gorabehera aunitz bizi izan ditu taldeak baina «jokalari zintzo, borrokalaria eta taldearengatik dena utzi eta ematen duena» izan da Lizartza, «eredu bat gure harrobiko neska-mutilentzat». Opari eta besarkaden artean agurtu zuten kapitaina, «orain bertze garai bat heldu zaizu, bizitzan garrantzitsuena, zure familiarekin egotea».

Portadako argazkia: ONDIKOL

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun