Udari ongietorria egiteko suak piztu dituzte Anizen

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 24a, 16:30

Urtero bezala, aurten ere udari ongietorria egiteko suak piztu zituzten atzo Anizen. Arratsaldean haurrak etxez etxe ibili ziren kartoiak eta paperak biltzen, ondotik dena sutan erretzeko.

Suak saltatu ondotik, xixtor eta xingar jatea izan zuten. Postretarako, berriz, etxeetatik eramandako bizkotxoak izan zituzten. Aurten eguraldiak lagundu ez zuenez, Jauregiko lastategian izan zuten otordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun