Eskolarteko I. Txirrindulari lasterketa Elizondon eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 24a, 16:00

Duela aste pare bat Arizkunen bildu ziren bezala, larunbat honetan Elizondon izanen dute hitzordua eskualdeko txirrindulari gaztetxoek.

Baztandarra Txirrindulari Elkarteak antolatuta, ginkana eta errepideko lasterketa izanen dute txirrindulari gaztetxoek

Eskualdeko neska-mutiko txirrindulazaleek hitzordua izanen dute ekainaren 26an, larunbatean, Elizondon. Baztandarra Txirrundulari Taldeak Eskolarteko I. Txirrindula Lasterketa antolatu du 16:30ean, eskola publikoaren ondoan. Lehenik, adinaren araberako ginkanak eginen dituzte eta ondotik, errepideko lasterketa. Hemen ere, adinaren arabera itzuli kopuru ezberdina eman beharko diote neska-mutikoek kilometro bateko zirkuituari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun