Giro ederra izan dute aurten Arizkun Rocken

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 21a, 16:30

17:30ean Tirri&Tery-k ireki zuen jaialdia entzuleak animatuz. Jon Maiaren sarrerako bertsoen ondotik, Olaia Intziarteren ahotsaz gozatzeko momentua izan zen. 19:00etan Skabidean taldearen txanda izan zen; ska, reggae eta rocksteady musikaz disfrutatu zuten entzuleek. Azkenik, Jon Maia igo zen taulara bertze behin agurra emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun