Ttikien mailan sei pilotari aritu dira, umeen mailan zortzi pilotari, kimu mailan hamar pilotari eta haur mailan bertze zortzi pilotari aritu dira ere. Maiatzaren 8an hasi zen txapelketa eta Irurita, Arraioz, Oronoz, Urdazubi eta Erratzuko pilotalekuetan jokatu dituzte partidak.
Finalak
Ttikien kategoriako finala asteazkenean jokatu zuten bi erratzuarrek. Eñaut Uribe-etxebarriak 18-14 irabazi zion Beñat Sanzberrorik.
Larunbateko partidetan, umeen mailan bi urdazubiar izan ziren aurrez aurre. Oier Elorgak 18-13 irabazi zion Julen Agestari.
Kimu mailan ere, herri bereko bi pilotari izan ziren finalista, biak erratzuarrak. Oihan Irigoienek 18-15 irabazi zion Unax Tapiari.
Haur mailan, azkenik, Gartazingo Hector Duartek 18-14 irabazi zion Zigako Eneko Primi.
Orain oporrak izanen dituzte Txarutako pilotariek, joan den astean akitu baitzituzten entrenamenduak. Halere, batzuk uztailaren eta abuztuaren artdan jokatuko den Amaiurko Txapelketan arituko dira.