Astelehenean akituko dute ikasturtea Zigako eskolan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 18a, 16:30

13 neska-mutiko ibili dira aurtengo ikasturtean Zigako eskolan. Hurrengo urtean 4 institutura joanen dira eta 9 haurrekin geldituko dira.

Covid-19arengatik ikasturte berezia izan da aurtengoa Zigako haurrendako, baina ongi joan da. Eskolako azken egunak iritsi dira eta urtea borobiltzeko hainbat ekintza berezi eta joko egin dituzte. Orain, udako oporrak ordutegirik eta etxerako lanik gabe pasatuko dituzte. Uda on denei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun