Elizondoko Kenpo Kai Klubekoek Nafarroako Txapelketan parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 18a, 15:30
Medailak eta opariak jaso zituzten Elizondoko kenshiek

Ekainaren 5ean Berako Toki Onako kiroldegian jokatu zuten Nafarroako Kenpo Kai Txapelketa

Kenshiek (kenpo kai egiten dutenak) hiru modalitatetan parte hartu zuten; kata (esku hutsez), kobudo (armak erabiliz) eta kombate (borrokatuz). Elizondoko Kenpo Kai Klubekoek arras emaitza onak izan zituzten eta hainbat medaila eta opariak lortu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun