Aurtengo ikasturteko azken bailableek sorpresa izan zuten Baztanen

Fernando Anbustegi 2021ko eka. 17a, 18:00

Elizondon dantzatzeaz gain Baztango herri guztietan dianak jo zituzten gaiteroek

Baztango Dantzariek eta Elizondoko Gaitariek hilero antolatzen duten bailableak egin zituzten bertze behin ere joan den igandean Elizondoko Foruen Plazan. Ikasturteko azken saioa izanen zela iragarri zuten, eta azkena zela aprobetxatuz, Elizondon egindako ohiko dantza saioaz gain, Baztango herri guztietan sorpresa ederra hartu zuten. Argazkiak: Juan Mari Ondikol 

Izan ere, goizean goiz, hamabortz herrietan gaitari eta atabalariak beren musikarekin karrikak alaitzen ibili ziren. Elizondoko Gaitariez gain, Baigorrikoak, Iruñekoak, Bizkaikoak, Uhartekoak, Burlatakoak, Martzillakoak, Ablitasekoak, Zangozakoak eta Artaxoakoak hurbildu ziren herrietara, igandeko egun ederra musikaz are ederragoa bilakatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun