Musikoterapia tailerrak Arizkunen eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 18a, 14:00
Urdazubiko eta Zugarramurdikoendako arteterapia izanen dute.

Heldu den astean informazio bilerak eginen dituzte eta saioak ekain hondarrean hasiko dira

Harremana jubiloteka elkarteak antolatuta, Arizkunen eta Elizondon musikoterapia tailerrak izanen dituzte uda honetan. Bi herrietan lehenbizi tailerrei buruzko nondik norakoak azaltzeko solasaldiak izanen dituzte. Elizondon ekainaren 21ean dute informazio bilera, 11:00etan, Arizkunenea kultur etxean. Arizkunen, berriz, biharamunean, hau da, ekainaren 22an, 16:00etan. 

Tailerrak 
Ondotik, saioak ekainaren 28an, uztailaren 5ean eta 12an izanen dituzte Elizondon eta 29an, 6an eta 13an Arizkunen. 

Harremana elkarteak Baztango tailer horiez gain, Urdazubiko eta Zugarramurdikoentzat ere antolatu du bertzerik. Urdazubin ekainaren 21ean hasita fisioterapia saioa izanen dute 17:00etatik 18:00etara astelehenetan. Zugarramurdin, aldiz, arteterapian murgilduko dira.

Ekainaren 23an izanen dute lehenbiziko hitzordua 18:00etan. 
Tailerrei buruzko informazio gehiago nahi dutenek aski izanen dute jubilotekara bertaratzea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun