Baztango gaztetxean auzolana eginen dute larunbat goizean

Ttipi-Ttapa 2021eko ekainaren 17a

Parte-hartzaileei etxetik garbiketarako beharrezko tresnak eramateko eskatu diete.

Azken hilabeteetan gaztetxean izan diren kalteak konpontzeko auzolana eginen dute heldu den larunbatean, ekainaren 19an. 11:00etan dute hitzordua gaztetxean bertan eta etxetik garbiketarako tresnak eta produktuak eramateko deia egin diete parte-hartzaileei. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun