Anizko bide bazterrak eta frontoia garbitu zituzten larunbatean auzolanean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 11:00

Urtero bezala, uda hasi aitzinetik bide bazterrak garbitzeko auzolana izan zen Anizen. Helduak desbrozadorarekin bideak garbitzen aritu ziren bitartean, haurrak frontoia eta frontoi ingurua garbitzen aritu ziren: paretetatik goitixko joanak ziren huntz hostoak kentzen, frontoitik Bentazar bideko belar txarrak kentzen, frontoian isatsa pasatzen... Alimaleko lana egin zuten. Haurrek pintterditako freskagarri bana izan zuten lana akitutakoan, eta helduek berriz, iluntzean, afaria.

Argazkiak eta testua: Maitane Maritorena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun