'Terra' ikuskizun berria aurkeztuko dute Iruritako Dantzariek ekainaren 25ean eta 26an

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 10:00
'Izarrak' ikuskizuna aurkeztu zuten iaz.

Joan den urtean sortu zuten Izarrak ikuskizunaren arrakastaren ondotik, proiektu berri bat sortu dute dantzariek Abesbatza Ttikiarekin batera. Iruritako Erreboteko Plazan aurkeztuko dute bi emanalditan, ekainaren 25ean eta 26an, 21:30ean.

Sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira eserlekuak eskuratzeko, debalde izanen diren arren. Horretarako, www.iruritakodantzariak.info web orria eskuragarri paratu dute. Erreserba eginda, emailez jasoko da sarrera eserleku bakoitzeko. Ezinbertzekoa izanen da egunean paperean edo digital moduan sarrera hau aurkeztea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun