Lizartzu inguruko ahuntzak basatu diren animaliak direla dio Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 9a, 17:00

Maiatzaren 27an udalak egindako bilkuran, ahuntzak menditik ateratzeko aziendaren jabeei 20 eguneko epea ematea erabaki da.

Mendizainen txostenen arabera «Lizartzu alderdian harrapa ezinak diren eta jabe ezezaguna duten ahuntzak» daude. Nafarroako mendia babestu eta garatzeko Foru Dekretuaren artikuluei segituz, Baztanen, Itsasun, Ezpeletan, Ainhoan eta Bidarrain bando bat zabalduko dute animalien jabeei 20 eguneko epea emanez menditik ateratzeko. Epea igarota ahuntzek mendian segitzen badute, Udalak basaturiko animaliatzat joko ditu, ehizatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun