Oronoz-Mugairiko arrain-haztegia zaharberritzeko lan deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 8a, 18:00

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Oronoz-Mugairiko arrain-haztegiko laborategia zaharberritzeko deialdia egin du. Enpresa interesatuek haien proposamenak ekainaren 21a baino lehen bidali beharko dituzte.

94.259,88 euroko estimazioa (BEZa kanpo) egin du departamentuak eta prezio horretatik abiatuta eskaintza hoberenak (prezio eta kalitate aldetik) lortuko du deialdiko plaza. Obrak gauzatzeko denbora-tartea uztailaren 31n hasiko da eta azaroak 19an bukatuko da.

Proiektuan parte hartu nahi duten enpresek navarra.es web orrian daukate deialdia eta aurkezteko bete behar duten dokumentazioa. Ekainaren 21a izanen da azken eguna.

Gainera, ekainaren 14ean arrain-haztegia bisitatuko dute 09:00etan egin beharreko lanak ikusteko. Joateko, aitzinetik izena eman beharko da 619 463 451 telefono zenbakira deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun