'Udako Eskola Ekosoziala' ekimena aurkeztu du Baztango Eskola Ekosozialak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko eka. 4a, 09:30

Uztailaren 10 eta 11n antolatu du Baztango Eskola Ekosozialak ikastaroa, «krisi multisistemikoari» buruzko hausnarketa espazio bat sortzeko eta «etorkizunerako aterabideetarako tresnak» eskaintzeko.

Baztango Udalarekin, Garua Kooperatibarekin eta Iratzar Fundazioaren laguntzarekin, ekimenak hainbat solasaldi izanen ditu bi egun hauetan:

  • Uztailaren 10ean
    • 10:00-13:00: Krisi multisistemikoa: ekologikoa, soziala eta ekonomikoa. Abel ESTEBAN
    • 16:00-19:00: Lurraren kultura berria. Charo MORAN
  • Uztailaren 11n
    • 10:00-13:00: Etorkizuneko agertokiak eta estrategiak. Luis GONZALEZ REYES
    • 16:00-19:00: Alternatibak Euskal Herrian.
      • 16:00-17:00: Egoeraren irakurketa eta erronkak. Mirene BEGIRISTAIN, EliseE DILET eta Antton HARIÑORDOKI
      • 17:00-18:00: Lana eta enplegua. Lan orduen murrizketaren garaia. Idoia ZENGOTITABENGOA eta Joseba PERMACH
      • 18:00-19:00: Lurra eta finantzak herritarren esku. Isabel CAPDEVILLE eta Jone ETXEBERRIA

Ikastaroa Elizondoko Merkatuko Plazan izanen da, eta eguraldi txarra eginez gero, Arizkunenea Kultur Etxean.

Gaur 12:00etan emanen diote irekiera ofiziala izena-emateari. Kuota 40 eurokoa izanen da eta bazkarirako aukera ere emanen dute 9 euroren truke (bertako produktuekin egindako menu begetarianoa). 40 laguneko edukiera mugatua izanen du. Informazioa gehiago lortzeko edo parte hartzeko eskolaekosoziala.eus web orria eskuragarri paratu dute.

Erlazionatuak

Eskola Ekosoziala-Mattin Aiestaran

Xorroxin irratia 2021 eka 04 Baztan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun