Baztanen udako jostaldian izena emateko epea irekita dago ekainaren 11ra arte

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 4a, 12:00
Abuztuaren 2tik 27ra bitarte izanen dira udako jostaldiak.

Izen-emateari buruzko zalantzarik izanez gero 619 16 61 38 telefonora deituz argituko dutela jakinarazi dute.

Joan den urteko geldialdiaren ondotik, aurten, berriz ere, udako jostaldia izanen dute Baztanen. Baztango Udalak antolatuta, hiru eta 12 urte arteko neska-mutilak abuztuaren 2tik 27ra, astelehenetik ortziralera, 10:00etatik 13:00etara bilduko dira Elizondon.

Izena eman nahi dutenek gaurtik hasita ekainaren 11ra artioko epea izanen dute honako lotura honetan edo www.dindaia.eus atarian sartuz.

Baztanen erroldatuta daudenek aste bateko 35 euro, bi astetarako 70, hiru astetarako 105 eta lau astetarako 140 euro ordaindu beharko dituzte. Familia ugarientzat edo guraso bakarrekoentzat honakoa izanen da ordaindu beharreko zenbatekoa: 35 euro, 60, 85 edo 110, hurrenez hurren. Baztanen erroldatuta ez daudenek aste bakoitzeko 55 euro ordaindu beharko dituzte.

Lehentasuna lau aste egiten dituztenek eta Baztanen erroldatuta daudenek izanen dute. Dirua 2100 5255 10 2200035704 (La Caixa) kontuan sartu beharko da eta zalantzarik izanez gero 619 16 61 38 telefonora deituz argituko dute.

Osasun protokoloa zorrotz beteko dutela gaineratu dute eta udalaren webgunean horri buruzko xehetasunak gehitu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun