Belateko eta Erdizko bazkalekuetan sartu dituzte Baztango behi aziendak udapasa

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 2a, 11:00

Behi-aziendak Belateko bazkalekuan sartzen ekainaren 1ean. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Urteroko ohiturari eutsiz, ekainaren 1ean Erdizk eta Belateko bazkalekuetara sartu dituzte ehunka behi azienda buru, udapasa. Irailaren 20ra arte egonen dira bazkaleku hauetan eta irailaren 21ean zaltabereek hartuko dute txanda.

Aitor Bazterrika mendizaina, behia seinalearekin markatzen Belateko bazkalekuan sartzerakoan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

 

Behi-aziendak BB seinalearekin (Baztan Bailara) markatzeko ardura izan zuen Aitor Bazterrika mendizainak. Berak aipatutakoaren arabera, ekaineko lehen egunean 400 bat behi azienda sartu ziren Erdizen eta horietatik 80 inguru markatu zituzten. Belaten, berriz, 160 sartu ziren eta ehun markatu zituzten. Bertze aziendek plastikozko marka izaten dute, joare ondoan. Datozen egunetan behi-azienda gehiago sartuko dira, denera 500 inguruk pasatuko dute uda Erdizen eta 200ek Belaten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun