Zuntz optikoari buruzko bilera ortziralean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 3a, 13:00
Baztanet Informatikoek antolatu duten bilera informatiboa Gizarte Bilgunean izanen da.

Heldu den ortziralean, ekainaren 4an, zuntz optikoari buruzko bilera informatiboa eginen dute Iruritan. Baztanet Informatikakoek emanen duten hitzaldia Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean izanen da, 20:00etan, eta kontratazio aukerak, koberturak, baldintzak... izanen dituzte hizpide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun